Seber Altube Ikastola
48300 Gernika-Lumo, España
Seber Altube Ikastola Información sobre la empresa
Información generál
GU, herritik eta herriarentzat: Herritik sortuak dira ikastolak eta herriarentzat eginak. Duela mende bat sortu zen lehenbiziko ikastola. Mende erditik gora dute, egungo ikastola aitzindariek. Historiaz eta ekimenez, ikastola guztiak biziki txertatuta daude herrietan. Etengabeko elkarrekintza bultzatzen dugu herriaren eta ikastolaren artean.
GU, kooperatiba: Ikastolen komunitatea dinamikoa da. Kooperatibatan antolatuta gaude, herritarrengandik eta herriarengandik hurbilen dagoen erakundetze mota baita. Ondorioz, gurasoek eta irakasleek parte-hartze zuzena dute ikastolen eguneroko kudeaketan.
GUk Euskal Curriculuma: Euskara eta euskal kultura, hezkuntza euskalduna da gurea. Euskal curriculuma dugu oinarri eta ardatz. Hura garatzen aitzindari, hura bultzatzen eragile. Euskal dimentsioa barne bilduz, ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu, Informazio eta Komunikazio Teknologietan trebatuak.
GUre pedagogia: Hezkuntza eredu propioa dugu. Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu. Ikasle buru-askeak izatea dugu helburu, beren burua eta ingurua ezagutzeko eta bizitzan zehar izango dituzten erronkei eta arazoei irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak emanez. Bikaintasuna dugu xede, baina ikasle guztien hobekuntzan oinarrituta ulertzen dugu bikaintasuna.
GUre irakasleak: Etengabeko hobekuntzan eta etengabeko prestakuntzan diharduen irakasle eta profesional taldea ditugu. Ikastolan eta proiektuan txertatuak daude, egonkortasunak ematen duen atxikimenduaz indarturik.
GUre materialak: Ikasmaterialen sorkuntzan eta sortutakoaren etengabeko hobekuntzan aitzindari eta motor dira ikastolak. Lehenbiziko testu-lburuetatik egungo EKI proiektura eta EKI digitalera egin dugu jauzi. Geuk sortzen ditugu ikas materialak, bai, eta haiek erabiltzeko geuk prestatzen ditugu irakasleak ere.
GUre prestakuntza: Prestakuntza gakoa da gure ereduan. Urtero, milaka irakasle, zuzendari, pedagogia arduradun eta administrarik hartzen dute parte gure ikastaroetan. Horri esker, gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei aurretiaz erantzuteko gai gara eta Europak ezarritako marko orokorra eta konpetentzietan oinarritutako eredua ezarriak ditugu..
GUre eredua, Euskal Herrikoa: Euskal Herria eremu duen eta Euskal Herri osora hedatua dagoen hezkuntza taldea osatzen dute ikastolek. 108 ikastola, 4.500 irakasle, 500 langile ez irakasle, 54.000 ikasle eta dozenaka mila familiak osatzen dugu ikastola komunitatea. Euskal Herrirako eredua da geurea.
GUre inGUrua eta inGUrumena: Garapen iraunkorra bultzatzen dugu, ingurumena zaintzen, bertokoa babesten dugu. Ekimen ugari eta askotarikoak bultzatzen ditugu, elkarrekintzan: energia kontsumoa eta kutsadura murrizteko, hondakinak berrerabili eta birziklatzeko, bertako ekonomia eta nekazaritza sustatzeko …
Ikastolan denok gara GU: Euskaltasuna, elkartasuna, elkarlana, auzolana eta konpromisoa dira ikastolen ezaugarri nagusietakoak. Taldean egiten dugu lan eta hartzen ditugu erabakiak. Horregatik, ikastolan, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… denok gara GU.
Zearreta Kalea 0 Gernika-Lumo
- Horario de apertura
- Número de teléfono
- +34946270003
- Linki
- Cuentas de Redes sociales
- Palabras clave
- escuela
Seber Altube Ikastola Opiniones y valoraciones
¿Cómo valora esta empresa?
¿Es usted el propietario de esta empresa? Si es así, no pierdas la oportunidad de actualizar el perfil de tu empresa, añadir productos, ofertas y posicionarte mejor en los buscadores.